2014/01/13

ERASOAK IDENTIFIKATU

ERASOAK IDENTIFIKATU, BORROKATU ETA ENPODERATU!


Por violencia contra la mujer se entiende todo acto de violencia basado en la pertenencia al sexo femenino que tenga o pueda tener como resultado un daño o sufrimiento físico, sexual o psicológico para la mujer, así como las amenazas de tales actos, la coacción o la privación arbitraria de la libertad, tanto si se producen en la vida pública como en la privada. Abarca todos los actos mediante los cuales se discrimina, ignora, somete y subordina a las mujeres en los diferentes aspectos de su existe. Es todo ataque material y simbólico que afecta a su libertad, dignidad, seguridad, intimidad e integridad moral y/o física

Nere inguruko 6 emakume gaztek egunerokotasunean pairatu dituzten erasoak zein hauen inguruko bizipen, sentimendu edo hartu dituzten jarrerak kontatzeko eskatu diet:

“gauean etxera itzultzen naizenean mugikorra eramaten dut eskuan, poltsikoan sartuta, beste poltsikoan giltzak, norbaitek erasoko didanaren beldur naiz, nere portalaren inguruan gizonen bat ikusten badut bihotza azkartu eta asko agobiatzen naiz…”

“ saliamos de pegada y ellos siempre cojian las escobas, relegandome automaticamente a pipar”

tipo batek nahi zuelako ipurdia ukitu zidan, zer uste zuen eta zergatik egin zuen galdetzean, urduritu ta nahi gabe egin zuela esan zidan. Gezur hutsa! Baina beno, pikutara joateko esan eta gau guztia neri barkamena eskatzen eman zuen tipoa. Nik kasurik ez. Gero beste mutil batekin ikusi ninduen eta nire nobioa zela pentsatuta mutilari behin eta berriro eskatu zion barkamena, komo si yo no existiera…”

“Nik eraso pila jaso ditut eta oraindik ere askotan jasotzen ditut. (Axularko 5. mailan gertatu zitzadan) Txikitan eskolatik etxerako bidean nire ahizparekin jeisten ari ginela, nik ahizparengandik pixkat urrundu nintzen etxera azkarrago iristeko. Etxera iritsi baino lehenago kotxe bat gelditu zen nire ondoan ea nire etxera hurbiltzea nahi nuen, nik “ez, ez, mila esker” erantzun eta bera nola urruntzen zen ikusi nuen. Gertatutakoaren ondoren, ahizpa itxoiten geratu nintzen berari gauza bera ez gertatzeko, elkarrekin etxera iritsi ginen. Gurasoei gertatukoa kontatu genien eta “urrengoan kotxearen matrikula hartu” esan ziguten. Momentuan ez nekien zer egin pixkat “kortatua” geratu nintzen kotxeko gizon zaharrak hori galdetu zidanean, ta modu “edukatu” batean erantzutea pentsatu nuen, lehen bait lehen ni bakean uzteko. Akojonatua geratu nintzen betirako”

“taberna batean lanean, tabernako barran ni baino nagusiagoak diren gizonekin. Hitzik gabe, espazioa erabat murrizten didate nere lana zailduz, tengo que andar eskibandolos, buscando cualquier hueco para poder atender. Eso si, trabajo que suponga peso, ni preguntar, automaticamente ellos se lo adjudican, esque claro…la probre txabala no puede ni con el barril…”

“Esperientzia hau ez da nirea, nire ahizparena baizik, baimena dut kontatzeko.

10 urte nituen. Eskolatik etxera jeisten ari nintzen, asteazkena zen eta asteazkenetan etxean bazkaltzen genuen eskolan arratsaldean festa genuelako. Tipo gazte, altu, bizar motza eta moreno bat motxila batekin jarraitzen ninduen. Aurreko egun askotan niri begira zegoela ikusi nuen gaztea zen. Egun horretan niri segika zetorren, nik nabaritu nuen nire atzean zebilela baina pixkat urrun zegoenez ez nintzen larritu, ez ninduela harrapatuko pentsatuz. Etxeko giltzak atera eta portalaren atea ixtera joaten nintzenean, eskua atean jarri zuen, nik ez ixteko. Portalera sartu zen eta nik prakak jeisteko esan zidan. Ez ninduen ukitu baina oihuka “bajate los pantalones, ke te los bajes!” behin eta berriz esatean beldurturik negarrez hasi nintzen, oso oso beldurtua negoen, ez nekien zergatik nahi zuen hori baina ni negarrez ikusita “ke ojos mas bonitos tienes” esan zidan nire aurpegia laztantzen zidan heinean. Ondoren, alde egin zuen.” Beldurturik eta negarrez momentuan aitari kontatu nion gertatukoa (aita etxe barruan zegoen baina ez zuen ezer ez entzun). Aita asko haserratu zen tipo horrekin eta mutilaren deskribapena eman ondoren kalera joan zen korrika ea tipo horren bila, ez zuen aurkitu. Etxera bueltatu zenean lasaitu ninduen, baina momentu beldurgarri hori ez dit inork eta ezerk burutik kenduko. Ezin ditut irudi horiek burutik ezabatu.”

“Auzotegiko juerga batean, pertsona batek nire atzetik egon zen denbora luzez berarekin kanpora joan eta larrua jotzeko. Hasieratik ezetz esan nion, ez zitzaidala interesatzen, hala ere saiatzen jarraitu zuen eta azkenean IHES EGIN behar izan nuen etxera joateko.”

“Orain dela 2 urte. Ni ogia erostera atera nintzen, goizeko 11ak edo 12ak izanen ziren. Ijitu antza zuen tipo bat bere furgoneta zahar eta gorri batekin errepide erdian geratu zen eta kale baten izenaz galdetu ninduen. Nik ez nekiela esan nion. Ogia erosi ondoren etxerako bidean berriro tipo berbera nire ondoan gelditu zen eta gauza berbera galdetu zidan. Berriro ez nekiela esan behar nionean masturbatzen zegoela ikusi nuen niri hitz egiten zidan bitartean “puto cerdo” esan nion eta buru jeitsirik eta pausu azkarrak emanez etxera sartu nintzen. Nazka eman zidan tipo horrek eta gorroto izugarria sentu nuen momentu horretan, gainera ez nuen erasoa nahi bezala erantzun. Kotxearen matrikula ez nuen harrapatu eta beste zeozer esateko gogoekin geratu nintzen, baina horrelako momentuean blokeatua eta alde egiteko nahia sentitzen dut beti. Tipo horren aurpegia ez dut inoiz ez ezabatuko. Amari kontatu nion eta berak gure bizilagunarekin hitz egiten egon zen eta gauza bera gertatu zitzaiola esan zion. Gure bizilaguna ama zen eta bere alabei furgoneta gorri bat ikusten bazuten inola ere ez hurbiltzea eskatu zien. Konturatu nintzen goiz hartan ni ez nintzela bakarra izan, beste emakume batzuk ere momentu eta ekintza lotsagarri hura bizi izan zutela. Nazkagarria benetan!!”

“Iruñetik paseatzen nengoela, alde zaharretik, kotxe bat geratu zen nire ondoan, eta nik, kaleren bat engatik galdetu behar zidanaren usteetan, berarengana hurbildu nintzen. Ez zuen kalerik galdetu nahi, bakarrik gelditu zen modu ezeroso eta nazkagarri batean “qué buena estás” esateko.”

"Gero obreroen silbido, mote, izen… betikoa, holako gauzak entzun behar beti”

“mientras estaba discutiendo con un conocido, me sentia cada vez mas pequeña no me dejaba hablar, levantaba todo el rato la voz hasta puntos donde la mia ya no podia oirse y ademas me comia el espacio y yo tenia que dar pasos hacia atrás… decidi irme de ahí..”

“ a los 17, sabado noche, iba con una amiga hacia la villabesa y una koadrilla de tios nos acorralaron haciendo un corro entre ellos, dejandonos a las dos en medio. Riendose y comentando no me acuerdo ni que…asquerosos!! Su edad era bastante mas alta que la nuestra”

“etxe ondoan hostal antzeko bat dago...ordun obretan ari diren langile asko hona datoz gaua psatzera....ta askotan ondotik pasa naiz pisukideakin...ta 8 tipo do hola begira ta "estas las quiero yo para subirme a mi habitación" barre eiten duten bitartean,  beste batean, "yo me quedo con la de la izquierda y tu con la de la derecha o con las dos a la vez" etengabeak eta oso bortitzak izan dira haien komentarioak...”

“Parrandaz atera naizenean ez naiz gai etxera bakarrik itzultzeko, ta norbait zonalde berdinera doan arte ez naiz etxera joaten. Azken aldian telefonoakin eskuan sartzen naiz atarira.”

“hubo reuniones en las que pense que no se me escuchaba, que no tenia voz, to tal vez mi volumen era minimo?. Hubo reuiniones en las que no me atrevi ha hablar”

“Hitzak eta begiradak ba zoritxarrez edozein emakumek sufritzen dituenak...goitik behera begiratu, biluzten zaituen begirada batekin ta hitzak, zer esanik ez. Gertatu izan zait, gerritik hartzen zaituen bitartean “ así me gustan las mujeres con caderas”.
“tipo arraroak, susmagarriak, berez; 14-70 urte tarteko gizon bat ikusten dudanea gaua baldin bada, beste bidetik joaten naiz, badazpada. Zer esanik ez gizon koadrilla bat baldin badago, nere lagunei eta amari ere gertatzen zaie hau, ez dakit noraino den paranoia, noraino segurtasuna, baina horrenbeste gauza gertatu izan zaizkidanez…nahiago dut prebentzioa, badaezpada. ”

“San ferminetan takoneran afaltzen ari ginela asko mugitzen zen gizon bat ikusi gnun zuhaitz baten atzen. Paja bat egiten ari zen guri begira. Oihukatzen hasi ginen ta tipoa ez zen mugitzen, paja bkatu nahi zuen, ordun altxatu ta beragana joaten hasi ginen harri ta botilekin, izutzeko. Tipoa orduan mugitu eta korrika hasi zen urruntzeko, baina bukatu nahi zuen ta geratu zen berriro, jarraitu behar izan genion metro batzuk mehatxuka azkenean joan zen arte.Kaskallueta enparantzan dantza eta gero banku batean txarletan geundela, belardi erdian dagoen matorralaren atzean erosketak egitetik zetorren tipo bat geratu zen eta hau ere paja bat egiten hasi zen. Segituan zertan ari zen esan genionean, poltsak hartu eta aurrera jarraitu zuen komo si nada pasara… simas, no le influyo cero, hala joan zen como diciendo “que pasa…?¿?”

Guzti honek helburu bat du , errealitatea ezagutzera emateaz gain eta “paranoika” batzuk garela ezeztatzeaz gain, gogoeta sortzea dut helburu;bortxaketa, erahilketa eta indarkeria eraso kontsideratuta badauden ere, badaude milaka eta milaka eraso gehiago eta identifikatzen eta erantzuten ikasi behar dugu, guztiok!. Eraso bilketa hau ez dut emakumea biktima moduan ikusteko egin, emakumeak gairen heinean pairatzen ditugun zapalkuntza batzuk mahaigaineratzeko baizik, honen erantzule denok garelako, sistema patriarkalari zilegitasuna guk ematen diogulako, beraz borroka dezagun honen aurka eta eraiki dezagun gizarte feminista bat!

Izan gaitezen barazkiak (kanpotik indartsuak muntu kapitalista eta patriarkalari aurre egiteko eta barnetik mamitsuak, goxoak eta zaporetsuak).Herriz herri, auzoz­auzo, ikastetxe eta erakundeetan, elkarte eta asanbladetan landatuz, bertako zein urruneko beste barazkiekin harremanetan, osa dezagun astiro­astiro nahi dugun baratzea. Pentsa dezagun geroa. Pentsa dezagun gurea. Inoiz ez dezatela har, ken, bil, ebatsi.

zabaldu gogoeta eta hasi eztabaidatzen!

Hausnarketarako galderak:

-zer egin behar dugu errealitate hau aldatzeko?

-identifikatzen al ditugu erasoak? Erantzuten al ditugu?

Harremanduriko albisteak:

“paranoicas” june fernandez:
“ lo que el pais no quiso publicar sobre el acoso machista”

No hay comentarios:

Publicar un comentario