Denok boteredun bagara, nola erabiliko dugu gure boterea?
Sistemak
gurekiko, guk emakumeekiko, estatuak gurekiko, guk beste herrialdekiko,
poliziak gurekiko, guk lagunekiko, enpresariak gurekiko, guk naturarekiko…denok
gara boteredun, gure bizitzako arlo guztietan, etxean zein kalean, ikastetxe,
lanean, sisteman...
Boterea
daukat ez depilatzeko, masturbatzen naizela esateko, eraso bat pairatzen
dudanean erantzuteko…baina botere hori ez erabiltzeak zer eta zertan eragiten
digu?
Boterearen
erabilera milaka daude, baina nola gauzatuko ditugu?
Arazoa nire ustez askotan boterea gure kontra
erabiltzen dugula da; kontsumitzaile bezala daukagun boterea erabiltzen dugu merkadonan erosten dugunean, baina ze modutan? Hori da
komeni zaiguna? Lagunartean ere boterea erabiltzen dugu, batzuetan besteen
kontra, gainontzekoen iritziak gutxietsiz eta etxean zer esanik ez
(egiten ez ditugun gauza guztiengatik)…eraiki nahi dugun gizarte ereduarekiko
erreferenteak izan behar gara. gauzak aldatzeko boterea dagukagula argi dago,
baina norabidea eraikita daukagun arren, praktikara eramatean arazoak ditugu.
Guk
ematen diogu boterea kapitalismoari, beraz, guk ere kenduko diogu, egunerokoan
aldaketa txiki zein handiak eginez, egunerokotasunean gure praktikak aurrera
eramaten sistemaren haustura erraztuko dugu, espazio guzti-guztietan
iraultza eginez.
“pertsona
bat bere bizitzaren parte batean zapaldua izan daiteke, beste batean aldiz,
zapaltzailea”
zer egin
dezakegu egoera hau aldatzeko?
animo eta
tira aldaketak egitera!!! mugituuuuu!
Egin zeurea
Sarritan "sistema" aipatzen da subjektu independiente balitz bezala, arrotza, eta "iraultza" egunen batean gertatuko den zerbait esangurtatsua eta ikusgarria. Nik uste dut denok sistemaren parte garela.
ResponderEliminarSistema honetan bizi gara, mendi puntara ez bagoaz bizitzera, hor etxola bat egin eta baratza batetik elikatu. Beraz sistema batean bizi bagara, gure bizitzan egiten dugunak sistema hori baldintzatzen du.
Gazteleraz esaldi bat dago: "eres lo que consumes".