...bazekiat....
Ez jakintasunaren gainean arituko natzaizue. Ezertaz jakina, ez bait dakit ezer. Ikasi ez bait ditut jendarte ezezagun hontan aurrera
egiteko tresnak zein diren, zein den konportamendu ona eta zertan datza
erosotasuna bizitzan, edo eroso bizitzea, ez bait dut errebeldia den besterik
ezagutzen, ez bait dut sumiso ez garenaren inguruko berririk jaso inoiz eta ez
ditut ezagutu sumiso garenaren inguruko ezerrik.
Ez dakizkit hitz onak aukeratzen, eztabaida batetan mantendu
edo itzali beharreko barneko suteak zein
diren, ez bait dakit ere textu hau modu
egoki batez idazten. Ez ditut zentzuak
impultsoei ezarritako mugetaz inoiz jakin.
Ez dut lan-postu iraunkor batek eskeintzen dizkizun
abantailak ezagutzen , etxea edo kotxea jabegoan eukitzeak sortzen dizkizun
sentzazioak eta hori lortzeko lan egin
beharreko sakrifizioa ezagutzen.
Ez naiz askotan ni neu ezagutzen; erosteko sukarrak hartuta
nauenean, drogak jota uzten nauenean
edota nire hizkuntzan aritzen ez dakidanean.
Ez edo Bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario