Guayismo borroka moldeari ateak ixten: Hirritarre n segurtasun erako lege proiektua
Cubako erregimena…
zenbat eta zenbat preso politiko ditu Castro diktadoreak bere kartzelatan,
ezberdin pentsatzeagatik. Venezuela, Chavezen diktadurari jarraipena eman dio
Madurok, oligarkiaren eraso ekonomiko neoliberalak ekiditeko botere gorenak
ezarri baitizkio bere buruari. Ipar Koreako dinastiako diktadura, nire aitonak
hasi, aitak jarraitu eta nik neuk, Kim Jong-un jaunak jarraitzen duena,
herrialdearen ateak ixteagatik eta herria militarizatuta izateagatik deitzen
naute diktadore. Eta nola ez itxi herrialdeko ateak, herria nola ez da egongo
prest hainbeste esfortzu eskatu duen independentzia nazional eta soziala
lortzea defendatzeko?
Oligarkiarentzat
hauexek dira diktadurak, baina azaleko azterketa kritiko bat eginda, ikus
dezagun “eskubide estatuko” espainiar estatu “demokratikoa”: Kapitalismoaren
kontraesanak ageriago ikusten diren honetan, oligarkiak, bere interesak
mantentzeko beharrezkoa ikusten du eraso zuzenera pasatzea, herriaren
alienaziorako balio zuen ongizate estatua ere ez dute behar jada herria
asimilatua izateko, eta horregatik langileak itotzen ari dira, lehiakortasun
indibiduala areagotu eta lanposturik kutreena “opari” bezala saldu nahi digute.
Erasoaldi berri honen aurrean, noski, langileak are asimilatua egoteko lege
diktatorial bezala ulertu behar dugu hiritarren
segurtasunerako lege proiektua.
Herriaren
biolentzia gelditu nahi dute, herriak eta euskal herri langileak bereziki,
nazio eta klase zapalkuntzaren aurka egindako borroka gaitzetsi eta kondenatzea
eskatzen digute, eta iraultzaile deitzen diren asko gure herriak egindako
erresistentzia borroka historikoa gaitzetsi egin du, horrek suposatzen
duenarekin: herri langileak erresistentziarako duen eskubidea ukatzea. Estatuak
ez du inoiz kondenatu ezta kondenatuko ere berak eragindako biolentzia, euren
egoera soziala biolentziaren bidez lortu duelako eta egungo estatuaren
estrukturak biolentziaren eta sarraskiaren bidez eraiki dira: Ameriketako
konkista eta sarraskia (kapitalismoak beharrezkoa zuen kapital metaketa eragin
zuena), Nafarroako konkista, 1936ko faxisten altxamendua… 3 data xume dira,
baina egungo zapalkuntza egoerara ailegatzeko beharrezkoak izango direnak.
Estatuak ez du gertakari horien biolentzia inoiz kondenatuko (Arrazaren eguna,
Nafarroako anexioa…), horrela balitz estatuaren zilegitasun eta burgesiaren
egoera soziala arriskuan jarriko lituzkeelako. Egoera hori mantentzeko beraz,
kalea kontrolatu behar du, Espainiako biztanleak zapalkuntza nabaritzen hasi
diren honetan, euskal herriaren erresistentzia ulertzera ere ailegatu
daitezkeelako, eta estatuak aspaldi egindako erasoaldirik okerrena ari gara
jasotzen, poliziak herria kontrolatzeko.
Lege berri honekin,
orain lortu nahi dutena da, Espainiaren sinbolo diren bandera eta ereserkia ez
iraintzea (30.000€ko isuna), kongresuaren aurrean protestarik ez deitu ezta
egitea ere (30.000€), polizia iraindu edo grabatzea (1.000€), instituzio
publikoen aurrean protestak egitea, eskratxeak egitea, aurpegia estalita
edukitzea, poliziaren erasoen aurrean barrikadak egitea… Hau dena hiru
kategoriatan sailkatu dute: delitu arinak (1.000€ arteko zigorrak), delitu
larriak (30.000€ arte) eta delitu oso larriak (600.000€ arte). Honen
sailkapena, euren estatusa arriskuan jartzen den nibelaren arabera jarrita dago
noski, eta estatuaren denok eman behar
dugu zerbait… birmoldatuaren lemapean, krisitik aterako gaituztela esaten
digute bitartean.
Guk lema bera
erabili behar dugu, baina etsaia zein den argi irudikatuz, eta asimilatuago
nahi gaituzten momentu hauetan, aktiboago egon behar gara, intsumisioa eta
desobedientzia kontzeptu abstraktoak praktikara eramanaz, kaleak gure bihurtuz,
biolentoari, borreroari bere sendagai berarekin erantzunez, gehiago garelako,
eta beraiek ez daukaten arma boteretsu bat dugulako: MAITASUNA! Eta maitasunak
antitesi bat dauka, horrekin erantzun behar diogu etsaiari, gorrotoarekin,
Mikel Laboa handiak ongi esaten zuen, orain modan jarri den abesti batean: …bakarka ezin da, fusilak ala kateak…
No hay comentarios:
Publicar un comentario