2013/12/13

FUTBOLAREN MAFIA

Jakina da futbola betidanik, edo ni konsziente naizenetik behinik behin, jendetza mugitzeko gai izan dela. Egia esan, denok gara zerbaiten jarraitzaile edo denok sentitu nahi dugu zerbaiten parte futbola kasu, baina, benetan amorratzen nauenak, gure inguruko gaiak futbolarengatik alde batera uztea da.


          Iruñeko Txantrea auzoan bizi naiz, non liburutegia itxi egin duten langile faltagatik, eta hala ere, ez dut inolako salaketarik ikusi; baina, hori bai, Osasunak jokatzen duenean arbitroak falta adierazten badu haserre bizian jartzen da Iruñea osoa, Nafarroa ez esateagatik.
Hori al da guk nahi dugun gizartea? Hori nahi dugu gure seme-alabentzako etorkizunean, futbola oinarri duen gizarte bat? Honengatik borrokatu zuten gure senideek, kultura gabeko etorkizun baten alde?

          Zer esanik ez da, azkenaldian Leo Messi Bartzelonako jokalari ospetsuak burututako iruzurrarekin. Bada, berak nahi baino gehio lapurtu badu ere, jendeak, auzitegitik ateratzen zenean, txalo egin  eta animoak eman zizkioten! Benetan lotsagarria.

          Bukatzeko San Mames Barriari egin nahi nioke erreferentzia. Irain bat iruditzen zait, horrelako garaietan horrenbesteko DIRU PUBLIKOAREN xahutu izatea, jakinik etxe kaleratzeak egunero daudela, gosez dagoen jendea badagoela edo ikasketak ordaindu ezin dituzten ikasleak badaudela.

          Berez, futbola kirol bezala ez dago gaizki baina, mugitzen duen diru kopuruak eta jendearen axolagabekeria da kezkatzen nauena.

4 comentarios:

  1. Esan beharra daukat, liburutegiarena argitzeko, ez zegoela personal askirik liburutegia irekita mantentzeko eta horregatik egun batzuk itxita egon zen eta liburu berriak erosteko diru laguntzarik ez dutela, hala ere, futbolarentzako beti dirua dago...
    FUTBOLA VS KULTURA

    ResponderEliminar
  2. Ados nago orokorrean, baina betiko kritika errazean erori zarela uste dut, erruak futbolari, futbolzale alienatu horiei... Hori ez da baina egungo arazorik larriena. Zaran erosten dugu arropa (merkea baita), eta horren kontura beste leku askotan jendea esplotatzen eta hiltzen ari dira, Cocacola edaten dugu, euren sikarioak ehundaka sindikalista hil dituen transnazional hori. Iberdrola (Herri Maputxearen hiltzailea), Repsol... kontsumitzen dugu. Eta egunerokoan, zapalduak bizi gara, elite jakin batentzat esklabu, emakumea emakume izate hutsagatik zapaltzen, demokrazian bizi gareneko amarru hortan sinisten, baina aisia dugunez ederki bizi gara!!!
    Beraz, futbolaren mafia gure arazo bakarra balitz gaitzerdi! baina propridade batzuk daude, eta futbolaren kritika ez dakit txikitako trauma edo futbolofobia bat izango den, baina hipokresia hutsa iruditzen zait. beraz Futbola vs. kultura ez, Askapen nazional eta sozialik gabe ez dago kulturarik!!!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. KOnatraEsanaK, esango dizuet zuen kontra , horrela gara bai , koherentzeiaren gainean funambulistak eta norbait baldin bada hor guztiz koherenteki bizi dela pentsatzen duen inor , gezurra!! egun bizi garen munduan, normaltzat dugun bizitza kontsumista honi , mila kontraesan atera dizkiozke norbaitek eta bat ere ez beste norbaitek , idealak kasu. mendira bizitzera joan gaitezke , janari natura errespetatuz lortuz , eguzki izatea argitzen eta berotzen gaituen bakarra , gure hankak batetik bestera eramaten gaituztenak, biluzik , gure munduan...edo bizi dezakegu mila kontrasanekin , haien jabe izan eta ez haiek gure jabe , eta mundu puta hau aldatzeagatik borrokatu!

      Eliminar
  3. Egiten duzun kritika zuzena da, baina uste dut aipatzen duzunaz haratago ere badela zer komentatu. Adibidez, futbol taldeen atzetik dauden enpresari, konstruktore eta diru zuritzean aritzen direnak. Edo komunikabideen negozioa. Estatuko egunkaririk irakurriena Marca da.
    Ez da bakarrik jarraitzaileon ergerkeria (bai, nik ere ikusten ditut futbol partiduak, askok bezala, naiz eta zale amorratua ez izan), ergerkeri hori zerbaiten ondorio da. Futbola fenomeno sozial, politiko eta ekonomikoa da... eta horren parte denak bere ardura ezin du ukatu baina bere osotasunean ulertu behar den fenomenoa ere bada.
    Eta hori ongi azaltzen du hemengo artikuluak, luze xamarra da baina gomendatzen dizut! http://www.futbolrebelde.org/blog/?p=4759

    ResponderEliminar