Ikasi ezazu!
Eta nik ikasi…
Izan zintzoa!
Eta nik zintzo…
Ez esan lizunkeririk
Eta lizunkeririk ez…
Obeditu!
Eta zalantza…obeditu, ez obeditu, obeditu, ez obeditu…
Milgram-en esperimentuak erakutsi zidan noraino heltzen den gizakiaren obedientzia, eta ze punturaino! Esperimentuan ausaz pertsonak hautatzen zituzten, memoria eta ikasteko kapazitatea neurtzeko. Hautatutako pertsona horrek (A pertsonak deituko ditugu), sala batean sartu eta beste pertsona batekin topatzen zen han, (B pertsona) elektrodo batzuetara konektatuta, A pertsonak galderak egin behar zizkion B pertsonari, eta asmatzen ez zuen bakoitzean kalanbre bat eman, gero eta akats gehiago gero eta voltage altuagoa…
Noraino uste duzue iritsiko dela A personaren obedientzia?? Kapaza izango da B pertsonari kalanbreak ematen, soilik esperimenturako hautatu duenak esaten diolako?
Ikusiko dugu…
No hay comentarios:
Publicar un comentario