Tradizio katolikoa duten lurraldeetan, garizuma aurretik egiten diren olgeta-egunak dira, bereziki Hausterre-egunaren aurreko igande, astelehen eta asteartean. Baina inauterien esanahia ez da berdina izan historian zehar. Hasieran, gaur egun udaberria den garaian ospatzen zen. Garai horretan hasten zen urte berria, eta ez orain bezala, urtarrilean. Horrela, urte zaharra bukatu eta berria hastea ospatzen zen jai hauekin. Olentzero, Miel Otxin, Zanpatzar... eta beste hainbat pertsonaia erre egiten ziren. Urte zaharraren kutsadura kendu egin behar baitzen, garbitu, eta modu horretara egiten zuten, hainbat pertsonaia errez. Erdi Aroan, berriz, Eliza Naturaren gainetik jarri zen eta inauterien zentzua aldatu egin zen. Elizak Bazkoari eman nahi izan zion garrantzia, Kristoren Pizkundeari. Urtea hasten zen garaian jarri zuen Bazko eguna, hots, udaberrian. Eta inauteriak Garizuma aurrera pasa zituen. Horregatik, gaur egun inauteriak ez dira ez urte hasieran, ez eguzkiaren ez ilargiaren egutegian ospatzen, urte hasiera bien tartean baizik. Egunak aldatzeaz gain, Elizak inauteriak berak ere aldatu zituen lege gogorrak ezarriz. Jaiaren aitzakiaz gertatutako gehiegikeriagatik, ez zituen begi onez ikusten. Estatu espainolean ofizialki debekaturik egon ziren Francoren diktadura bitartean. Ondorioz, inauteriek Eliza bera satirizatuko dute, jasaten duten errepresioari erantzunez, nolabait. Gaur egun inauteriak urtean zehar jantzi ditugun maskara edo karatula guztiak eranzteko erabiltzen dira. Inauterien zentzua liberazioarena da. Batzuk aspaldiko elementu sinbolikoak gorde dituzten inauteri folklorikoak dira eta beste batzuk hiriko inauteri modernoak. Beraz, denboran zehar inauteri egun hauen zentzua aldatu egin da. Hala ere, hainbat eta hainbat herritan garai bateko pertsonaiak eta ohiturak mantentzen dira.
Informazioa www.hikhasi.com web gunetik hartuta.
Jai honen izenaren esanahia jakiteko, pertsonaiak zeintzuk eta nongoak diren jakiteko eta informazio gehiago ikusteko, hurrengo web gunea bisitatu: amaroa.com
|
||
2014/02/27
IHAUTERIAK
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario