2014/02/10

MAGISTERITZARAKO APUNTEAK [EUSKARA]

Txiapasetik EZLN-ren “La muy otra pedagogía”

“Lurralde zapatista da, Txiapas da, Mexiko da, Latinoamerika da, Lurra da. Eta 2013ko abendua da, duela 20 urte bezala hotz egiten du, eta gaur, atzo bezala bandera berak babesten gaitu: Errebaldiaren banderak.”

Honela hasten da EZLN-aren 20. Urteurrenaren harira argitaratutako idatzia, Markos komandanteordeak 5 urte eman ditu aurpegia eman gabe, idealismo pertsonalak baztertzeko, eta EZLN-aren borroka indartzeko. 1994ko lehen egunean sinatu zuen Mexikok Estatu Batuekin Merkataritza Askeko Ituna, eta egun horretan bertan armak eskutan Mexikoko Lacandona oihanean, Txiapaseko bihotzean, ejerzito indígena bat altxatu zen, Abya Yalan (Latinoamerikan) eskakizun nekazari eta indigenak, sistema kapitalista neoliberalaren ukatzearekin uztartutako borrokei hasiera emanez.


Baina herri indigena ez zen armetan soilik altxatu, haur zapatistak ikasgeletatik ere altxatu ziren (eskolatuak zeuden gutxiak behintzat), ikasketa eta hezkuntza prozesua naturarekin eta bizitzarekin bat gauzatzeko, bizitza lau pareta horietatik at igarotzen delako. Aulkietatik altxatzea beharrezkoa da ikasteko, gizarte, komunitate, familia edo herri bezala ditugun beharretaz jabetzeko altxatu, eraikitzeko altxatu, sortzeko altxatu, borrokatzeko altxatu. Eskola zapatistaren helburua ez da produktu berriak asmatzea, behar berriak sortuko baititu, helburua elkarbizitza da, jabetzaz hausnartzea, kultura mantentzea, ama-hizkuntza mantentzea, burujabe izatea azken finean. Diferentzia nabaria gurekin, “zibilizatuokin”, “aurrerapenaren eta modernitatearen bidean” goazenokin, balore guzti horiek gure historiatik atera nahi ditugunokin, moda ornamental, teknologiko eta zientifikoarekin ordezkatzeko, zeinaren inbasioa leku guztietatik pairatzen jasotzen dugun, eta segundoz segundo aldatzen dena etengabe. Horregatik, kolektibismoa, pazientzia eta tolerantzia bezalako gaiak jorratzen dituzte, errespetua, maitasuna, duintasuna, disidentzia… hezitzaileak ikasle ere diren eskolan, eta ikasleak irakasle ere badira, non denek daukaten ahotsa, denek daukaten zer ikasteko eta zer irakasteko. Antolamendu horizontala dauka “la muy otra pedagogia”-k, non inork ez duen agintzen ez obeditzen.

Lurralde honetan, Mexikoko txiroenean, unibertsitateak ere eraiki dituzte, “Lurraren Unibertsitatea”. Unibertsitate honek ez du titulurik ematen, zertarako balio du ba lan mundurako balioa ziurtatzen ez duen unibertsitate batek? Eskola zapatistetan, ikasleek gaitasun frogak komunitarioki ebaztea eskatzen dute. Argumentu politikoak erabiltzen ariko ote dira tranpa egiteko? Zer hezkuntza motaz ari gara? Txilen, hezkuntza publikoaren alde urteetako mobilizazioak eta gero, galdera bat egiten diete euren buruei: Zer hezkuntza mota nahi dugu? Horretarako, beharrezkoa da beste galdera bat egitea: Zer gizarte mota eraiki nahi dugu? Honek lehenengoari erantzuna bilatzen lagunduko digu. Zapatistek, gizarte bezala ez dute mundua konkistatzea helburu, mundu berri bat egitea baizik, horregatik, premisa ez da hau baino txikiagoa izan behar: hezkuntza izate politiko eta soziala da, gizarte bat osatzen duten pertsonen interesei atxiki behar zaiona. Horregatik, zapatistentzat, ez titulu unibertsitarioak, ez eta proben ebazpen indibiduala ez dira EZLN-aren gizarte proiekturako ez dira garrantzitsuak.

Al pueblo de México:
A los pueblos y gobiernos del mundo:
Hermanos:
Hermanos nosotros nacimos de la noche
en ella vivimos
y moriremos en ella
pero la luz será mañana para los más,
para todos aquellos que hoy lloran la noche,
para quienes se niega el día.
Para todos la luz,
para todos todo.
Nuestra lucha es por hacernos escuchar y el mal gobierno
grita soberbia y tapa con cañones sus oídos,
nuestra lucha es por un trabajo justo y digno y el mal gobierno compra y vende cuerpos y vergüenza,
nuestra lucha es por la vida y el mal gobierno oferta muerte como futuro,
nuestra lucha es por la justicia y el mal gobierno se llena de criminales y asesinos,
nuestra lucha es por la paz y el mal gobierno anuncia guerra y destrucción.
Techo, tierra, trabajo, pan, salud, educación, independencia, democracia, libertad,
estas fueran nuestras demandas en la larga noche de los 500 años,
estas son hoy nuestras exigencias.


Adierazpen honekin hasi zen duela 20 urte iraultza Lacandona oihanean, eta urte berri honen sarreran, beste urteurren bat ospatzen dugu, sozialismoaren irla txikiaren, Kubaren iraultzaren 55. Urteurrena. Raul Castroren hitzak ekarri nahi ditut gogora: «Kubakoa umilen iraultza sozialista da, umilek umilentzat egina; eta gure herriko agintarien belaunaldi berriek ez dute hori inoiz ahaztu behar. Ezinbesteko premisa da, etsaiaren sirena kantuei entzungor egiteko». Iraultzaren sua bizirik dirau Kuban, Txiapasen ere ez da itzali su indigena, ezta ere Kolonbian, Palestinan, Mendebaldeko Saharan, munduko txoko urrunenean ere bizirik dirau su horrek, eta gaur inoiz baino indartsuago, eta guztiok daukagu elkarri zer irakatsi eta elkarrengandik zer ikasi, zapatisten iraultza ez da perfektua, baina iraultzaren denborekin obsesionatu gabe, iraultzaren armarik garrantzitsuenaren jabe egin dira, hezkuntzarena, iraultzaileak hezten ari dira, balore justu eta nobleenetan hezita, iraultzaren beharraz jabetuko baitira. Urte sarrera honetan iraultzaren suak bizirik dirauela ospatzen dugu, baita Euskal Herrian ere, inork ez dezala gar hori itzaltzen utzi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario