2017/01/27

AZKEN LAU URTEAK. 2112 – 2116


Euki ditugu garai latzak txantrearrok. Ez ditut azken lau urteetako dinamika politik buruan. Auzoko kaleak hutsik ibili dira saharako desertuaren antzera, eta bere paretak iragarkitzen zuten bakarra, kapitalismo bortitzaren arrasto ustelak besterik ez ziren, Newyorkeko kaleetan egongo bagira bezala. Gainera eredu hauen erralitateetaz preokupatu barik.
Ah bai! Okupatu. Aintzinako ametsa, garai desberdinetako utopia, burutik jota zeuden gutxi batzuen pedrada. Azken lau urteetan bete ez direnak. Egon zen bateonbat, baino poterearen kontra ezin irabazi eta ez zen inongo erantzunik eman, bidea libre utzi eta auzo honek ixilik jarraitu zuen. Ez Libre ez ohiurik.

Gazteak haien bizi eredu propioa bizitzeko nahia euki zuten momentu labur batez, baina inongo bulegorik edo Artekatzeko lekura joaterik ez zegoenean ikusita, haien bajeretan gelditu ziren gordeta eta emantzipazio alternatiba ofizialak onartu zituzten. Eta inor ez da honetaz jabetu azken lau urteetan. Lanik ez, eredu berririk ez, kontzientziarik ez… eta ez du inorrek honen inguruan aritu ez alternatibarik sortu azkeneko urteetan. Aspaldi ez direla gazteek egindako edo gazteei zuzendutako dinamika, tailer naiz ta hitzaldi eraldatzailerik egon auzo honetan. Ez hori bakarrik, auzo dinamikak pobretu dira aise arin, etxe kaleratze aunitz eta kultura ekimen xume. Ez bait dira egon hauetan inplikatu diren gazteak.

Gogoratzen dut zein bizia zeukaten aspaldi kultur guneak eta jai herrikoiak, ez dira azken lau urteetako ereduak. Aurtengo jaietan bost ziren gazte bazkarian eta ez bostehun, ez dira gazte algara ta errebindikazioaz bete kaleak azken garai hontan. Mugimenduan lau ibili dira, espaiñolen hizkuntzan egunero murgilduta, batzuk euskaraz ikasteko gogoekin eta ezin, ta ez da inor hontaz arduratu azken lau urteetan. Auzoko neskak, jendarte ustel honen aurrean belaunikatu dira eta haien potere marka agiririk ez da eman, inork ez ditu salatu egunero emakumeak jasatzen dituzten mota guztietako eraso eta egoera latzak. Ez da egon honen inguruan kontzientzia ta borroka sordu duenik. Ez dira egon gazte albisterik eta hauen inguruko komunikaziorik. Ez da egon dinamikak jarraitzeko inongo lekurik edo nik gezurretan aritzeko pentsakutxarik.

...eta badira gazteak inoiz etsi ez dutenak ….eta badira gazteak inoiz etsiko ez dutenak
…...eta badira gazteak jendartea eraldatuko dutenak!!
Milesker gazteria! Segi borrokan!!

Goiakla. Gaztea eta harro!

No hay comentarios:

Publicar un comentario