2017/05/09

Ajearen kondairak



Jaiak pasata eta kaleak ditugu kolore faltan. Bihotzak uzkurtutak eta ideiak igeri nahian. Erraztasun handiagoz ikusten ditugu irtenbide gabeko gau ilun ta luzeak. Bakardadearekin solasean eta egindako edo egingabeei arnas desberdinak bilatu nahian. Gu gara egitekotan egindakoak egingo ditugunak, eta egun berriak zaharren zuloetaz libratzen sahiatuko garenak. Ez al nuen azkeneko trago hoiek hainbeste energiaz dastatu ote? Ez al nuen ongi pentsa esandako hura eta nori? Zer ba utzi nuen momentu hori eser egin edo esan gabe? Zer ba dantzatu nuen azkeneko dantza ta ez lehenagoko guztiak? Desfaseak gaurkoa merezi ote?

Eginbeharrei kasu barik eta gaurkoan denak ate joka. Gogogabea eta arropa garbirik gabe. Lotsatua eta konpontzeko bidearen norantza ezezaguna. Bide baten falta edo beharra den eziurrean.
Dantzan ditiat berriz heziketan ta borrokan diharduteko indar aunitz, ez zait ahaztu gaztetasuna, ireki berri dut labean horneatutako proiektu hura...maiatza ta militantzia… ekaina ta borroka bikaina...

Ajeak pasatzen dira, baina gure ideiek ezin dira zapustu!! Gora bihotzak!! Gora guek eta gora zuek;  gazte langile, emakume ta ikasle!!

Ajea ta borroka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario