2013/05/28

AGIRIA EUSKAL HERRIARI, IPAR KOREATIK KIM JONG-UN PRESIDENTEAREN ESKUTIK

Koreako Herri Errepublika Demokratikotik zuzentzen natzaizue hausnarketa bat plazaratzeko. Kim Il Sung nire aitonaren izpiritua agertu zitzaidan amets batean (nahiz eta lo gutxi egiten dudan Estatu Batuak zelatan baititut), eta iraultza sozialistan dauden herriak bisitatzen egon ondoren, etxera bueltatu da nire aitaren izpiritua, bere azken hausnarketa plazaratzeko:
 
Zertarako behar dugu lan dirua? Zer ordezkatzen du diruak? Diruak fedea irudikatzen du, guk fedea dugu paper gorri apaindu batek ordubete inguruko lana balio duela. Baina politikari baten ordubeteko produkzio indarrak bilete laranja du ordainetan, eta minero bati bileterik ere ez diote ematen (txanpona papera baino baliotsuago ote?) Guk Korean alderantziz daukagu, politikariak mineroak baino ordain gutxiago jasotzen du. Baina nire aitona haratago joan da, zertarako behar dugu truke balio hori duen paper eta txanpon horiek? Lehen, erromatar armadari gatz kopuru bat ematen zitzaion (hortik salario hitza), orain paper bat, ezta hori ere, zenbaki bat ematen digute ez dakit non sartzen dutena eta ikusi ere ez duguna egiten, segituan bukatzen baita.

Are gehiago, nire aitonaren laguna zen Carlos izeneko europar batek zioen guk langileok, kapitalik ez dugunez, bizirauteko gure indar produktiboa baino ez dugula, baina enpresari, bankari eta abarrek, kapital mordoa dutenek (esaten diguten bezala lan eginez aurreztu duten dirua da, baina Amerikarrek, Afrikarrek… badakite burgesen kapital hori eurena zela lehen, inperialismoak kapitalaren akumulaketa ahalbidetu baitzuen), haiek langileak behar dituzte bizirauteko, bueno aberasten jarraitzeko. Baina… guk enpresaria behar dugu bizirauteko, hala berak behar gaitu gu. Egin dezagun hala izan dadin.

Nire aitonaren proposamena hau da beraz, berdintasuna gaur egun ez dago diruan, kapitalistek langileok baino gehiago dutelako. Beraz, gizaki orok kopuruz berdin daukaguna denbora da, 24 ordu egunean, utz dezagun alde batera beraz dirua eta ordain dezagun gure lana beste ordain-sari justuago batekin, denborarekin ordain dezagun lana. Eta galdetu diezaiogun gure buruari zer den behar duguna eta zer ahal dugun eskaini gizarteari. Maitasuna da behar duguna, elkarren arteko maitasuna, azkenaldi honetan norberari baino ez diogulako maitasuna (eta kasurik onenean beste bakar bati). Maitasuna da eskatzen duguna, baina tamalez eskaintzen ez duguna, hori egiterakoan iraultza egina egonen da.

Nire aitona, besteak beste Euskal Herrian egon zen, eta Auzolan Euskal Herria mugimendutik asko ikasi du.

Gora Koreako iraultza!    Gora gure liderra!    Jo ta ke eta hurrengora arte!

Kim Jung-un, Koreako Herri Errepublika Demokratikoko presidentea.



4 comentarios:

  1. https://www.youtube.com/watch?v=4P9Pg5VabHU

    ResponderEliminar
  2. eta zer da maitasuna?28 de mayo de 2013 a las 14:34

    ea zer motatako maitasuna,ze gizarteak duen kontzepzioa....mmmm nik hori ez dut nahi!
    nik, kolektibotasuna jarriko nuke

    ResponderEliminar
  3. Eta kolektibotasunak zer du oinarrian? maitasuna. Inkesta bat egin zen, lan sistema alternatibo bati begira, eta bi galdera zeuden: zer uste duzu aportatu ahal duzula? eta Zer behar duzu? Lehenengo galderan honelako erantzunak zeuden: ni albaitaria naiz, ni iturgina, nik bizikletak konpontzen dakit... Eta bigarrenaren erantzun gehienak: norbaitek paseatzera laguntzea, hospitalera laguntzea, norbaitek nirekin hitz egitea eta entzutea, seme-alabekin laguntzea... Maitasuna azken finean, maitasuna da behar duguna eta eskaintzen ez duguna.

    ResponderEliminar
  4. Koreako sistemaren inguruan eztabaida ugari egin daiteke eta hango ereduaren ezaugarriei buruz hitz egin dezakegu: Ea benetan sozialista den , ea eredu iraultzaile hori egokia zaigun ...
    Baina ezin gara propaganda burgesaren atzaparretan erori. Guk, iraultzaileok, Koreako Errepublika Demokratikoari eginen dizkiogun kritikak oso bestelakoak, ta beste parametro batzuetan oinarrituak izan behar dira.

    ResponderEliminar