Anarkistak izan dira
eta oraindik dira munduan, eta asko. Lapurtu behar izan dutenek, edota kausarengatik kontrabandoan aritu
direnak ugariak dira. Gutxi dira Che Guevara-rekin estrategiak eztabaidatu dituztenak edo Eldridge Cleaver, Pantera Beltzen liderra lagundu dutenak. Aurreko guztiari lotuta, diru
faltsutzearen bitartez munduko banku ahaltsuena hormaren kontra jartzea
lortu duenak, bere lanera egun bakar
batean ere huts egin gabe, bakarra da. Lucio Urtubia, Kaskante-ko(Nafarroa) semea.
Lucio, gaur egun Parisen
bizi da, erretiroa
hartuta. XX mendearen bigarren erdian gertatu diren hainbat gertakari historikoren lekuko izan da. 1968ko maiatzaren fenomenoa barrutik bizi izan du, bere parte-hartzearekin Castro-ren erregimenaren hasierari lagundu dio, jarduera
antifrankista mota askotan parte
hartu du... Baina, zalantzarik
gabe, bere kolpe maisua hirurogeita
hamarreko hamarkadaren bigarren erdian
eman zuen ta honek arrakasta handia eta prentsan "lapur ona", edo "Euskal Azeria" bezalako titularrak sorrarazi
zituen. First National Bank (orain Citibank) bankuari 3.000 milioi pezeta iruzurtzea lortu zuen, diru hura berak sinesten zuen hainbat
kausetarako erabilitzeko. Nahiz eta harrigarria izan, bere ekintzek,
bakarrik kartzela hilabete gutxi batzuk ekarri dizkio bizitzan zehar.
ESTEKA BIDEOA YOUTUBE:

No hay comentarios:
Publicar un comentario