Euskal
Herritik eraso inperialista eta faxista hau salatzeko unea zela pentsatu genuen
hainbat internazionalistok, eta Banda Bassotiren karabana antifaxistan parte
hartu genuen irailean, baina ezin izan ginen Donbassera sartu. Orain, azaroan,
bi kide internazionalista joan gara benetako informazioaren berri izateko eta
blokeo mediatikoa apurtzeko asmoz. Orain ikusitakoa eta bizitakoa kontatzeko
ordua da, gure herri eta auzoetatik Donbassera elkartasuna adieraztekoa.
Luhanskeko Herri Errepublikatik, faxismoaren eta inperialismoaren
aurkako erresistentzia eremutik, autodefentsarako deia:
Auzo bat, herri bat,
bera eta berarentzat antolatzeko duen eskubidea bi herriotan izan zaigu
ebatsia. Euskal Herriaren aske izateko eskubide eta beharra preso daukate, baita
horren helburuz borrokatu duten militanteak ere; eta epaiketa ilegalen bidez
gero eta bizilagun gehiago kartzelaratzen. Txantrea ere preso nahi du Espainiar
estatuak eta gure lurraldean dituen titereek, preso nahi dituzte Izaskun, Ander
eta Arantza ere; auzoaren, herriaren antolatzeko eta aske izateko eskubidea
defendatzeagatik.
Donbassen egon berri,
Txantreako auzoari, txantrear orori Donbasseko erresistentzia defendatzeko
hamaika arrazoi daudela plazaratu nahi dut, Donbasseko Herri Harresiari gure
harria jartzea ezinbestekoa da, Txantreako elkartasun internazionalistaren
harria:
1.-Herri
bat aske izateko eskubidearen ukapena:
Ukrainak Novorrosija (Ukraina ekialdeko lurralde historikoa) historiatik eta
mapatik ezabatu nahi ditu, herri bat debeku eta armen bidez ukatua baita.
2.- Erabakitzeko
eskubidearen ukapena: Donetsk eta Luhanskeko Herri Errepublikek
independentziaren aldeko erreferenduma egin zuten Maiatzaren 11an. %90ank baino
gehiago baiezkoa eman zuten. Ukrainar gobernuaren erantzuna: bonbak
3.-Estatu
Kolpe bat izan delako: Kieveko Maidan plazan gertatutako protesten
ondoren armen bidez Yanukovitx presidente hautatua boteretik kendu eta Europar
Batasunaren eta transnazionalen “lagunak” jarri zituzten boterean. Estatu
Batuen ildoa ez duten beste hainbat herrialdeetan egin den bezala.
4.- Faxismoaren
aurkako borroka delako: Herriaren erabakia ukatu eta Ukrainaren
batasunaren alde egiten duen nazionalismo ukrainarrak Stepan Bandera du ikur,
Bigarren Mundu Gerran Hitlerrekin batera borrokatu zuen naziarena, Pravy Sektor
eta Svoboda alderdien ideologia.
5.-Ukrainar
Gobernuak faxismoa goratzen duelako: “Gure
haurrak eskola eta haurtzaindegietara joango dira; eta beraien (Donbasseko
jendearen) haurrak sotoetan eseriko dira (bonbardaketetatik babesteko). Haiek ez
dute ezertarako balio!”, Pietro
Poroxenko Ukrainako presidentearen hitzak. Bera ari da gerra hau luzatzen,
milaka zibil hiltzeko aginduak ematen.
6.- Xake
partidaren mugimendua baino ez delako:
Estatu Batuek, Europar Batasunak eta OTANek Errusia dute etsai nagusi, eta
Errusiaren aurkako borrokan pauso bat besterik ez da, horretarako herri oso bat
suntsitu behar badu ere, eta errusiar kultura duen jendearen aurka egitea ez da
kasualitatea.
7.-Adierazpen
askatasuna urratzen delako: Errusiar hizkuntza,
errusiar hizkunztako komunikabideak, alderdi politikoak, antolakundeak…
debekatu egin ditu Ukrainar gobernu berriak.
8.- Masa komunikabideek gezurra esaten dutelako: Gertaera guztiak ixildu dituzte: Ukrainak Donbass etengabe bonbardatzen
duela, Odessan 50 pertsona bizirik erre zituztela, 300 emakume fosa batean
bortxatuak agertu direla, Malaysia Airlines hegazkina Ukrainar Gobernuak bota
zuela, 14000 pertsona inguru hil egin direla…
9.- Sarraski bat delako, Gizateriaren aurkako krimenekin: 14000 hildako, gehienak zibilak; atxiloketa ilegalak, torturak,
arpilatzeak, bortxaketak, fusilamenduak, zibilak giza-ezkutu bezala erabiltzea,
bonba ilegalak erabiltzea… Ukrainar ejertzitoak egin duelako.
10.- Gernika gogoan dugulako: Gernikan naziek egin
bezala, Luhanskeko merkatua abuztuan bonbardatu zuelako ukrainar ejertzitoak,
merkatu egun batean.
11.- Herriaren erresistentzia bat
delako: Herri milizietan
dagoen jendea langilea da, meatzariak, ikasleak, irakasleak… eta ez oligarkak.
Agureek tanke ukrainarren aurkako herri harresi bat egin zutelako (Tiananmenen
bezala, baina oraingoa ez da inongo portadatan atera), herriak agintzen duelako.
…eta abar luze bat…
Honengatik guztiagatik,
Donbasseko herri harresitik, Txantreako herri harresira elkartasunik beroena.
Defenda dezagun gure auzoa, gure jendea, defenda dezagun munduaren edozein
lekutan gertatzen den eraso inperialista eta faxista oro.
Hamaika Herri, Borroka
Bakarra!
Donbass LIBRE, Euskal
Herria LIBRE, Izaskun, Ander, Arantza eta gainontzeko guztiak LIBRE!!!
Luhansk, 2014ko azaroa. Donbasseko herri harresitik Txantreako herri
harresira.
Lur Gil, Askapena erakunde internazionalistako kidea
y os han contado que hay más de 500 voluntarios del partido nazi ruso RNU?? 500 de los nacional bolcheviques de Limonov?? que el comandante Strelkov se denomina neozarista? que han prohibido el aborto y el juego.
ResponderEliminarQue su bandera es la misma que la del Zar de todas las rusias....hay comunistas? si pero muy, muy pocos...
Aupa Anonimo, ez dakit nor zaren, ezta bertan egon zaren ere, baina bueno, oso erosoa iruditzen zait etxeko sofatik, blog ezberdinetan azaldutako datu horiek botatzea, azterketa sakonagoa egin gabe. Tristea iruditzen zait, Erdi-egia, egia partziala diren datu horiek erabiltzea herri baten erresistentzia deslegitimatzeko eta inperialismoari eta Europar Batasunaren izaera faxistari aurpegia zuritzeko.
ResponderEliminarNormala bilakatu da azkenaldian esatea ultraeskuindarrak daudela donbassen borrokan, baina haiekin ere hitz egin behar da, esatea zergatik dauden bertan. Ez dakit BERRIAn argitaratutako "Nazioarteko brigadak Donbassen" erreportajea irakurri zenuen, baina bertan, herrialde eta ideologia ezberdinetako jendea zergatik dagoen bertan azaltzen nuen, haiek esandakoa jarrita, ez nik pentsatzen dudana.
Hasteko Strelkov ez dago Donbassen, Moskun dago, bigarrenik, milizietan dauden 500 boluntario horiek, 500 badira, zergatik dauden aztertu beharko zenuke. Bertan dauden milaka milizianoen artean zerbait residuala baino ez da, inklusio bertan dauden milaka errusiar boluntarioen artean ere. Gainera ez dute EZER baldintzatzen, herri baten erresistentzia laguntzen baino ez daude, herriaren etorkizuna erabakiko duena, ordea, herria bera da, eta bertan ez dago ez nazional-boltxebikerik ez zarista ez ultraeskuindarrik ere. Kuriosoa da nola oligarkia guztiak Ukrainaren aldeko jarrera hartu duen, eta errusiazale nazionalistak Errusiara joan diren. Donbassen geratzen direnak langileak dira, hori da erresistentziaren subjektua, eta hori da garrantzitsuena, haiek erabakiko baitute etorkizuna, ez inongo ideologia kanpotarrik.
Bestalde, Pravy Sektorren lerroetan dauden boluntarioen ideologia ere aztertu beharko zenuke, oso partziala da ematen dituzun datu horiek ematea. Pravy Sektor alderdi nazi-faxistan (Stepan Bandera Hitlerren aliatuaren ideologian fundatua, errusofoboa, gizateriaren kontrako krimenak egin dituztenak...) poloniar, lituaniar, kosovoar... naziak daude, eta izkutatu ere ez dute egiten euren ideologia hori. Ez dugu ahaztu behar, gainera, nor ari den nor erasotzen, eta Ukrainar Gobernua ari da Donasseko jendarte zibila sarraskitzen, ez alderantziz, hau dena OTANen laguntzarekin eta AEB eta EBaren laguntza, finantziazio eta interesen menpe.
Eman dituzun argdioak ematea oso rastreroa da, inperialismoa zuritzea eta herri baten sarraskia justifikatzea. Eta komunistei dagokienez, nahiz eta ez dudan uste herrialde sozialista bat eratuko denik, askoz komunista gehiago dago, bai milizietan (errusiarrak eta donbasseko komunistak), bai parlamentuan eta baita ardura nagusietan, Luhanskeko Errepublikako Herri Milizietako ordezkaria, esaterako, Alderdi Komunistakoa da.
Besterik ez, modan jarri den kritika anti-donbass horrek kalte baino ez dio egiten bai Donbassi eta baita erresistentzia orori ere (Kolonbia, Palestina, Kurdistan...-en ere ultraeskuindar nazionalista ugari dago).
Entonces, porque no hacemos frente comun con el MSR español que apoya el donbass igual que los milicianos comunistas y fascistas que unen sus fuerzas y unimos nuestras fuerzas contra la plutocracia democrata???
ResponderEliminarhay que ser coherente, no? si alli se hace aqui porque no??
Ba hasteko españolak direlako, eta guk Euskal Herrian egiten dugulako lan. Bestalde, herri batean egiten dena hona ekartzea koherentzia deitzea ez dakit zer den, baina internazionalismoa behintzat ez, ezta koherentea ere. Guk ez dugu inongo herritan egiten den ezer hemen egiteko obligaziorik ezta beharrik ere. Jarraituz, gezurra esan duzu, komunistak eta faxistak ez dira batu Donbassen. Errepikatzen dizut oso ongi dagoela etxeko sofatik beste blogetan jartzen dutena idaztea, oso erosoa da dena kritikatzea ezer egin gabe, eta gehiegi gertatzen da, tamalez, herri honetan.
EliminarDonbasseko kontua aztertuz: Errusian talde nazionalista ugari daude, ideologia ezberdinarekin: Batzuk komunistak dira, beste batzuk Errusia Handiaren helburua dutenak, beste batzuk nazismo hitlertarraren jarraitzaileak... Eta talde horien artean Novorrosiako kontuarekin jarrera ezberdina daukate; batzuek Novorrosiako erresistentzia babesten dute, eta beste batzuek Ukrainar faxismoa, gehienak dire ildo honetakoak, Pravy Sektor eta Svobodatik gertukoak eta Alemania nazia babestu zuten eta dutenak, Ukraina mendebaldearen jarraitzaileak, 2. Mundu Gerrako Ukrainako egoeraren eta ekialdearen aurkako borrokaren jarraipen gisa. Beste talde ultranazionalista batzuek Novorrosiaren alde egin dute, batzuek Errusia Handian sinisten dutelako, beste batzuk Sobietar Batasunaren nostalgikoak direlako, eta beste batzuk Estatu Batuen, Europar Batasunaren eta hauen adar militarra den OTANen aurka borrokatzeko (azken haiek dira gehienak, errusiar nazionalistek eurek guri esanda Donbassen, ez blog batean irakurrita). Eta beste askok, 2. Mundu Gerra gogoan, eta Errusiar Munduaren (Rusky Mir) aurkako gerra ekonomiko-mediatiko-ideologikoaren aurrean, erasotzaile faxistak gelditzeko helburuz joan dira, haiek esanda, anai-arrebak defendatzeko Maidanen sortu den ultranazionalismo kutre berri horrek Hitlerren faxismoa daukalako eredu Stepan Bandera heroi eta ukrainar bandera eta banddera gorri-beltza ikur.
Eta esan bezala, hauek laguntzera baino ez dira joan, ez herri bat inbaditzera eta ez herri baten ordez erabakitzera, Donbasseko herriak erabakiko du nahi duena, eta herria antiimperialista da, antifaxista (edozein faxismoren kontrakoa), antioligarka eta errusiar hiztuna, horregatik Errusiarekin harremanak, inperialismoaren erasoa ez baitoa ukraina ekialdearen aurka soilik, Errusiaren aurkako beste pauso bat baino ez da.
Talde ultranazionalistek hainbat erresistentzia babestea ez da gauza berria gainera, faxismoaren 3. bidea (italiar-frantziar ideologoek egina) jarraitzen duten taldeek, MSR esaterako, diskurtso soziala daramate, eta hainbat herriren erresistentzia defentdatzen dute (Palestina, Kurdistan...). Horregatik, ideologikoki garaitu behar zaie talde horiei, lekua irabazi, eta ez haiek babesten dutelako guk babesteari utzi. Guk badakigu zergatik babesten ditugun erresistentzia horiek, eta internazionalistak eta iraultzaileak bagara horretan jarraitu behar dugu
entrevista al nazi ruso Dugin:
ResponderEliminarR.M. – ¿Qué fuerzas políticas e ideológicas, más allá de los euroasiáticos, están también representadas en la lucha por la Nueva Rusia?
A.D. – Hay muchas fuerzas que también están allí. Hay monárquicos: Strelkov, por ejemplo, es monárquico. La gente de la Unidad Nacional Rusa(RNU) de Barkashov, son imperiales, y están bastante implicados. Muchos movimientos nacional-ortodoxos, nacional-imperiales están allí, también algunos comunistas estalinistas. El jefe del gabinete de Strelkov, que es monárquico, es estalinista, por ejemplo. Es muy importante que el jefe de gabinete del monárquico Strelkov sea un comunista. Esto es importante como ejemplificación de esta síntesis. También hay nacional-bolcheviques, porque Limonov cambió de posición otra vez. Volvió a las posiciones nacional-bolcheviques originales. No es popular, no es importante, pero es simbólico, hay mucha gente de izquierda y todo tipo de nacionalistas también.