Pepe Mújica, presidente txiro
eta ona, azkenaldian asko ari da telebistan ateratzen, telebisten interesen eta
hauen kontrola duen inperioaren intereserako gehiegi ezta? Usain txarra dakar
honek. Salvados programan atera den geroztik, txundituta dago mundu guztia
berarekin, baina ikus dezagun nor den benetan persona hau:
60. hamarkadan Tupamaroen mugimendua hasi zenean, Pepe Mújica gerrillan egon zen,
Nazio Askapen Mugimenduan, mugimendu iraultzaile, autoktono ta sozialista. Gaur
egun Frente Amplio koalizioaren buru da,
non mugimendu ezberdinak barnebilduta dauden, indar sozialdemokratak eta
kristau-liberalak batez ere, bera Movimiento
de Participación Popular alderdiko
kidea da.
Telebistak esan dizkigun datu batzuk: ez da
etxe presidentzialean bizi, bere etxe zaharrean bizi da, bere soldataren %90a
ematen du, 100 haur siriar jasoko ditu etxe presidentzialean…
Oso pertsona ona ematen du, eredugarria, kapitalismoak behar duen pertsona:
Mújica bezalako pertsonak oso ongi datorkio kapitalismoari zabaltzeko ez dela
sistema krisian dagoena eta funtzionatzen ez duena, baizik eta pertsonak,
korrupzioa. Honelako esaldiak esan ditu presidente urugaldarrak: “Era un mito que no se podían alcanzar los cambios con las reglas
de la democracia liberal", Felipe Gonzalezek antzeko zerbait esan
zuen bere garaian: “el capitalismo es el sistema menos malo”.
Mújicak,
bere iragan iraultzailea eta bere herria saldu du, baina progre itxura ematen digu, modan dagoen kontzeptu eta politika
hori, populismoz jende asko epaitu da, baina hau da populismoaren eredurik
argiena. Itxura garbitzen duen bitartean, bere herriaren esplotazioa
ahalbidetzen du, FMI zurituz eta transnazionalen okupazioa ahalbidetuz bere
lurraldean.
Mújicaren
gorazarreak jarraitzen duen bitartean, Venezuelako
Iraultza Bolivartarraren kontrako estatu
kolpe leunak jarraitzen du, Cubaren
aurkako blokeo ekonomikoa, Boliviaren
ontrako desestabilizazioa, eta beste eredu ekonomiko batean eratutako ALBA eta
MERCOSUR aliantza latinoamerikarren aurkako erasoak…
Noizbait aterako dira herrialde hauek
Salvadosen? Mújicak esan zuen noizbait Chavez bezalako pertsona gehiago behar
direla. Ukrainan faxistek Europar
Batasunaren eta Estatu Batuen laguntzaz egiten ari diren sarraskiak ere aterako
dira? Ukrainako gobernua neo-naziez osatua dagoela aterako da? Odessako
sindikatuen etxean 200 pertsona bizirik erre zituztela? Ospitalak bonbardatzen
dituztela? Alderdi komunista ilegalizatu nahi dutela? Libian OTANek egindako
sarraskia? Sirian mertzenario estatubatuarrek sortutako gerra?...
BOLIVAR
DESPIERTA CADA 100 AÑOS, CUANDO DESPIERTAN LOS PUEBLOS!
Amerikan esnatu da, 2. eta benetako independentzia lortzeko, inperialismoaren
eta kapitalismoaren aurkako independentzia.
Lenin ere duela ia 100 urte lortutako garaipenaren ondoren esnatuko da? Eta Stalinek faxismoaren aurkako mailua
astinduko du berriz? Beharrezkoa da.
Salvados-en ikusiko dugu, edo hobe genuke
irrati libreak entzutea?
Kim Jong-Un

Artikulo hau nire gusturako sinplistegia da.
ResponderEliminarEvolek beti berdintsu egiten du. Kapitalismoaren ondorio ta mixeria kolateralak erakutsi benetako arrazoien sustraietara joan beharrean. "Progre" horrek erakusten duenaren arabera politikari ustelen, erakundeen gain gastuaren, funtzionarioen formakuntza falta edo bestelako "sasiarrazoiengatik" sufritzen dugu krisia. Kapitala ta lanaren arteko kontradizioaren, espekulazioaren edo banakari lukurreroen gose asegaitzaren itzalik ere ez dugu ikusten bere programetan.
ResponderEliminarHego Amerikara joan zen hango presidente aurrerakoi ta humil batekin hizketa bat edukitzera. Eta ezkerreko presidente guzien artean, erreformista eta moderatuena aukeratu zuen.
Eman nahi izan zuen mezua hauxe izan zen: gutxi gastatzen duen presidente zintzo bat aukeratuko bagenu kapitalismoaren krisi ta mixeriarik ez legoke. Baina argi badakigu guk hori ez dela hala.
Nire ustez Pepe Mujica eta telebistek Pepe Mujicari buruz ematen duten irdudia nahasten dira artikulu honetan. Ukaezina da Salvadosek Pepe Mujicaren irudia erabili duela krisiaren arazoa politikarien korrupzioa dela suposatzeko.
ResponderEliminarBaina “Era un mito que no se podían alcanzar los cambios con las reglas de la democracia liberal" esaldi hau Felipe Gonzalezekin konparatzea oso injustua iruditzen zait.
Batez ere, Venezuelan ere, egin diren aldaketak "demokrazioa liberal" horretatik abiatuta egin baitira, ezarrita zegoen sistemaren barnean, hauteskundeak irabaziz. Gero konstituzioa aldatuz, noski. Eta "expropiese" hitza erabiliz... hitz horretan da ezberdintasuna hemengo komunikabideek presidente latinoamerikar bat ona edo txarra dela esateko.
Neretzat Mujicak maila indibidualean egiten duena eredugarria da. Ez da nahikoa, noski, presidentea soilik ez da zintzoa izan behar dena, gobernu osoa eta herrialdean dagoen sistema sozioekonomikoa ere izan behar dira...
ehh, liburu komunistak errotxapean, begiratu hemen:
ResponderEliminarwww.librosml.blogspot.com