Moztu berria duten belardian txakur kaka bat. Hau ere ez zuten jasoko ez! Eskerrak nirearenak txikiak diren eta ez diren igartzen.
Zigarroa piztu dut, tabernara heldu
orduko
beste bat nahiko dut eta berdin da jada. Zigarro bat gehio gaurkoz. Zeinen zaila uztea eta zeinen erraza beste bat piztea. Lana aurkitzea zailegi, droga erosterik edonon. Gordeta dudan diru apur hori ez dut aurrezterik izanen, gramo baten xahutu ezkero berdin, beraz. Bai. Asteburu hontan taupadak azkartuko ditut! Noizbehinka ez dago gaizki... esaten zuen batek. Biziko al da elementu hau? Hori bai zuela bizioak harrapatu! Astetartez ere jaten zuen horrek. Eskerrak ez garen holakoak, norbaiten urteak ez badira behintzat, ondo goaz.
Kotxe bat musika ozen eta azkarregi. Joder, karneta atera berria izango du horrek. Gurasoek ordainduta ziur. Portzierto, ia aitari igerilekuko kuota nire kontura pasatzea esaten diodan. Urteak nire atzetik matraka horrekin eta ez da nekatzen gizona!
Tabernaren kalean sartu, bankuan lagun bat. Honek bai bizi ederra! Amaren herentzia hori kobratu zuenetik ez du kolpe zorrik jo. Denok nahiko genuke holako laguntza bat jaso, ze preziotan baina? Uf. Zein ondo bizi den egunero entzun beharra ordea, astuna da gero! Besteon bizitzen iritziak botatzeko baino ez du denborarik honek. Gaizki ala okerrago ari garen, gauzak nola egin behar diren... diosss, guk ez genion ezer esan ba bere aitari laguntza eman ordez zulora bultzatu zuen hortan, kabroia! Ziur naiz
beste era batean eramanen nuela nik asuntoa. Bere aita zer moduz dagoen galdetu beharko diot noizbait.
-
Zesatek motel?
-
Ba, betikoa. Kafea ta zigarroa.
-
Bai, ni ere.
-
Ta bestela, ondo?
-
Gaizki ez behintzat.
-
Ederki ba. Barrura niek.
Ertxolegi
Besteon bizitza ez dunk hain ezberdina antza...Kafea edateko aitzaki edo argudioak nekerik gabe aurkitzen dizkinagu eta zigarroak uzteko pasa beharrak berriz, zer esanik ez... ta bapatean topo:
ResponderEliminar- Ei ! Aspaldiko, bizi al haiz ?